Jai Batzordea asteazkenean elkartuko da, erabaki garrantzitsuak hartzeko
Txupina nork botako duen erabakiko dute bileran, baita xanistebanak iragarriko dituen kartela zein izango den ere.
Aldegunakoen lekukoa nork hartuko duen erabakiko dute asteartean. Xanistebanetako Jai Batzordea datorren asteazkenean, hilak 12, elkartuko da, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan.
Bi erabaki garrantzitsu hartu beharko dituzte. Alde batetik, aurreko bileran proposatutako izenen artean aukeratu beharko dute txupina nork botako duen. Bestetik, festak iragartzeko balioko duen kartela hautatuko dute. Jai Batzordeko kideak eurak izango dira epaimahaikideak.
