Gure Eskuk sustatzen ari den herri iniziatiba aurkeztuko du Lezon
Aurkezpen ekitaldia hilaren 18an da, 19:00etan Euskara eta Kultura aretoan. Irati Elizalde eta Jexux Olaziregi izango dira hizlariak.
Gure Eskuk martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu zuen herri iniziatiba Lezora ekarriko du, egitasmo hori herrian aurkeztuko du. Saio hori hilaren 18an izango da, 19:00etan, Euskara eta Kultura aretoan. Irati Elizalde eta Jexux Olaziregi Gure Eskuko kideek emango dituzte azalpenak.
Etapa berri bat zabaldu nahi du Gure Eskuk, “gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea” da etapa horren helburua. “Erronka kolektibo” hori sustatzeko, herri ekimena sustatuko du datozen hilabeteetan herriz herri, “mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa” batu asmoz.
Erronka berriei heltzeko, berriz, Egizu posible izeneko bazkidetza kanpaina abian du Gure Eskuk. Kanpaina horren berri zabaltzeko aukera dutenei, hori egin dezatela eskatu du erakundeak.
Jarraian, martxoaren 31n Bilboko Euskaldunan egindako ekitaldiaren bideoa ikus daiteke: