Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartruke jaialdia egingo dute Oiartzunen. Hainbat estilo jorratu dituzte.
Aizpea Otaegi Mitxelenak hartuko du aginte makila larunbatean, baita udalaren gidaritza. Udalbatzarraren zuzeneko jarraipena egiteko hainbat bide jarriko ditu udalak.
Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako ikasleek eta Oiartzungo Elizaldekoek kontzertua emango dute larunbatean.
Orereta Ikastolako otorduen parte izango da Zituene pasta lantegi ekologiko eta artisauaren pasta freskoa datorren ikasturtetik aurrera.
Ostiralean aurkeztuko dute ofizialki LGTBI kolektiboaren gainean udalak eskatuta Zuriñe Rodriguez eta Eli Etxabeguren ikerlariek egin duten diagnostikoa. Emakumeen Etxean izango da, 19:00etan hasita eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zati bat ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Tilos 7 Pasa txapelketako herrikoien mailan nagusitzea lortu dute Bidegain eta Izoztegik, finalean 22-16 nagusituta.
Aurkezpen ekitaldia hilaren 18an da, 19:00etan Euskara eta Kultura aretoan. Irati Elizalde eta Jexux Olaziregi izango dira hizlariak.
Zarata Maparen ondorioz sorturtako agiriari uztailaren 10era arte egin dakizkioke ekarpenak. Hiru ardatz nagusi ditu Ekintza Planak.
`Kanpalekuetatik lurralde okupatuetara: bidaia baten kronika´dokumentalaren emanaldia antolatu du Bixi Bixi elkarteak, arratsaldeko 19:30ean, Pasai Donibaneko udaletxe zaharrean.