Bihar bilduko da Xanistebanetako Jai Batzordea

Txupina nork botako duen erabakiko dute bileran, baita xanistebanak iragarriko dituen kartela zein izango den ere.

xanistebanak txupinazoa

Xanistebanetako Jai Batzordea bihar (asteazkena, hilak 12) elkartuko da, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan.

Bi erabaki garrantzitsu hartu beharko dituzte. Alde batetik, aurreko bileran proposatutako izenen artean aukeratu beharko dute txupina nork botako duen. Bestetik, festak iragartzeko balioko duen kartela hautatuko dute. Jai Batzordeko kideak eurak izango dira epaimahaikideak.

Erabaki horiek hartzeaz gain, talde argazkia aterako dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.