Gizon batek zauriak izan ditu, sukaldeko suburua erre ondoren

Atzo eguerdian sutea piztu zen Done Eztebe plazako etxe batean. Udaltzainak etxebizitzaraino hurbildu ziren, eta sua itzali zuten.

Oiartzungo Doneztebe plaza Plazako etxe batean piztu zen sua.

Gizon batek erredurak jasan ditu beso batean, atzo bere sukaldeko suburuan sutea piztu ondoren. Kea arnasteagatik ere intoxikatu zen.

Done Eztebe plazako etxebizitza batean piztu zen sutea, 14:00ak aldera. Udaltzainak etxebizitzara joan ziren, eta su-itzalgailu batekin lortu zuten sutea kontrolatzea. Gizona anbulatorioan artatu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.