Lezoko Zaraten Ekintza Plana, jendaurrean
Zarata Maparen ondorioz sorturtako agiriari uztailaren 10era arte egin dakizkioke ekarpenak. Hiru ardatz nagusi ditu Ekintza Planak.
Lezoko Udalak egindako Zaraten Ekintza Plana jendaurrean dago, hau da, lezoarrek hori ikusteko, eta agiriari ekarpenak egiteko aukera dute alegazio bidez. Uztailaren 10era arte dago dokumentua eskuragarri udalaren webgunean.
2015-2016 bitartean Udalak Zaraten Mapa egin zuen Lezoko zarata iturriak aztertu eta identifikatzeko. Hala, bertako emaitzen arabera, herrigunea zeharkatzen duten errepideak, trenbidea eta portua dira herriko zarata gune nagusienak. Mapatik, bertan jasotako gabeziei ekiteko Ekintza Plana osatu du udalak, hiru ardatz nagusirekin. Bakoitzaren barruan bi lerro nagusi jasota daudelarik (sei lerro, beraz, orotara). Honakoak dira hiru ardatz nagusiak: kudeaketa eraginkorra, prebentzioa eta hobekuntza.
- Kudeaketa eraginkorra. “Hiria garatzerakoan zarata murrizteko zein neurri hartu behar diren zehaztu eta gune lasaiak identifikatzen dira”, zehaztu dute udaletik.
- Prebentzioa. Udalak honako bi alorrak landuko ditu ardatz honetan: “Hiria garatzerakoan zarata murrizteko zein neurri hartu behar diren zehaztu eta gune lasaiak identifikatzen dira”.
- Hobekuntza. Sail honen barruan, hona bi zeharlerroak: “Zarata kontaminazioa gutxitzeko neurriak eta beste zarata iturrietara bideratutako neurriak jasotzen dira”.