Pasaiako Musika Eskolan izena emateko epea irekiko dute hilaren 17an
Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zati bat ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Pasaia Musikal fundazioak, 2019-2020 ikasturtean izena emateko epea irekiko du hilaren 17tik uztailaren 5a arte. Ikasleei erraztasunak eskaintzeko asmoz, Antxon eta Donibanen izena emateko aukera emango dute.
Donibanen hilaren 19an ikasle zahar zein berriek izena eman ahalko dute 17:30etatik, 19:30ak arte eskola publikoan.
Antxotarren txanda hilaren 20an izango da 16:30etatik 19:30ak arte eta 21ean 10:00etatik 12:00ak arte, azokan.
Pasaian erroldatuta dauden ikasleek, matrikularen %33a ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Eskolak musikaren ezagutzaz gozatzeko gonbita luzatu die herritarrei eta gogorazi die 4 urteetatik aurrera ez dagoela adin mugarik izena emateko.
Izena emateko ordutegi eta xehetasunak hemen.