Motorrentzako aparkalekuak eskatu dituzte Antxon
Motorrek Kupeldegi kaleko 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan aparkatzen dutelako kezka azaldu dute bizilagunek.
Antxoko Kupeldegi kaleko bizilagunak kezkatuta daude, kale horretako 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan, motor asko aparkatzen dituztelako. Bizilagunek HITZAra bidalitako oharrean gaineratu dute batzuetan zailtasunak izaten dituztela oinezko joan-etorriak egiteko.
Kezka hori bideratzeko soluzioa ere planteatu dute: motorrentzako aparkaleku gehiago egitea, bai Kupeldegi kalean edo inguruan. Antxon badaude motorrak uzteko guneak, baina ez inguru horretan.