Gaur aurkeztu dute akordio hori Foru plazan, modu irekian eta argi esan dute bertan eskaera bati erantzuten diola akordio horrek: "Errenteriako herritarren artean gehiengoaren eskaera den aldaketa politiko eta sozialari". Sinistuta azaldu dira bi alderdiak gizarte justuagoa eraikitzeko bideari ekarpena egingo dion Errenteria bat posible dela.
Mugikortasuna sustatzen duen egitasmoaren sariak banatu dituzte gaur Oiartzunen. Karmengo Ama eta Lizeoa ere, sarituak.
Urtebete bete du Touringen zuzendaritzan talde berriak, eta kudeaketaren ardura hartu zuenean hainbat konpromiso hartu zituzten. Horien artean giza balioak sustatzea eta portaera kodea adostea.
Pasaia Musikal eskolak eta Illunbe Musika Elkarteak, aurtengo jardunaldietako ekimenetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Txupina botako dute gaur arratsaldean. Ondoren, meza eta bertso poteoaren txanda izango da. Igandera arte luzatuko dira.
Lezoko EH Bildu eta PSE-EE, EAJk zer egin zain daude. Lehena alkatetza eskuratzeko, bigarrena Martiarenari botoa eman behar ote dion jakiteko.
Hilaren 23ko gaua han pasatzeko autobusa antolatu du Oihartzun Guk-ek. Ekainaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna.
Larunbatean osatuko da Pasaiako udalbatza eta zalantzak dira nagusi. EH Bilduko Junkal Mintegiak bere burua aurkeztuko duela baieztatu du. Oraingoz, PSEk eta EAJk ez dute akordiorik lotu, baina negoziatzen ari dira.
Abuztuaren 16ra arte ordain daiteke banketxean. Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 16an kobratuko diete.
Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek aukeratu dute zein kartelek iragarriko dituen Oiartzungo festa nagusiak, 25 kartelen artean.
Motorrek Kupeldegi kaleko 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan aparkatzen dutelako kezka azaldu dute bizilagunek.