Gaur hasiko dira Ergoiengo 'sanantoniyuk'

Txupina botako dute gaur arratsaldean. Ondoren, meza eta bertso poteoaren txanda izango da. Igandera arte luzatuko dira.

Ergoiengo_festak_2017 Urtxalle/Uztapide plaza izango da festaren erdiguneetako bat.

Gaur arratsaldean hasiko dira Ergoiengo sanantoniyuk. 18:30ean botako dute festaren hasiera iragartzen duen txupina. Ordu erdi beranduago, meza egingo dute Auzokalte elkartean. Bukatzean, bertso poteoa egingo dute herriko bi bertsolarirekin: Alaia Martin eta Ander Lizarralde. Bihar arratserako kartelada eta truk txapelketa utziko dituzte. Ekitaldi gehienak larunbata eta igandean izango dira. Honakoa izango da egitaraua:

Hilak 14, ostirala

  • 20:00etan: Kartelada ibiltaria, Auzokalten hasita.
  • 22:00etan: Truk txapelketa Auzokalten. Izena ematea 21:45ean itxiko dute.

Hilak 15, larunbata

  • 10:00etan: Lartaungo txistularien goiz eresia.
  • 10:00etan: Ergoiengo V. Ganadu eta Artisau Azoka, Uztapide/Urtxalle plazan. Jan-edana eta taloak egongo dira.
  • 12:00etan: Dantzari txikien erakustaldia Uztapide/Urtxalle plazan.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria.
  • 16:00etatik aurrera: Haur jolasak, buruhandiak, zezen txikiak eta pottokak.
  • 19:00etan: Danborrada Pakitik hasi eta auzoan zehar ibiliko da.
  • 21:00etan: Bertso afaria, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Afaltzera joango ez direnak bertso saiora joan daitezke.
  • Bertso afaria bukatutakoan, dj sorpresa, auzoko gazteen eskutik.

Hilak 16, igandea

  • 09:30ean: Goiz eresia Herri Musika Eskolako ikasleen eskutik.
  • 11:00etan: Gaztetxoen pilota partiduak.
  • Eguerdian: Amulleta danborraren kofradiakoen kalejira.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria.
  • 17:00etan: Segalariak: Otxamantegiko Urtzi, Bidarteko Iker eta Pikabeko Aitor. Aizkolariak: Xaguerrekako Ttakalo, Jon Larrañaga, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain. Ondoren, trontzalariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.