Woody Allen zinemagile estatubatuarra Donibanen izan da
Atzo goizean ikusi zuten Woody Allen zinemagile Pasai Donibanen. Donostian da Allen hurrengo hilabeteetan egingo duen filmerako, tokiak miatzen.
San Juan Koxtapek partekatu du Woody Allenen argazkia. Pasai Donibaneko alde zaharretik ibili zen Woody Allen atzo goizean, hainbat lagunekin batera. San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak partekatutako argazkian, Allen Bonantza elizaren inguruan agertzen da.
New Yorkeko film zuzendaria, bere hurrengo filmean agertuko diren tokiak aztertzen dabil. Hortaz, baliteke Pasai Donibane film baten kokalekua izatea laster.
