[BIDEOA] Udaleko langileek 'agur' esan diote Julen Mendozari
Azken eguna du gaur alkate gisa. Udaleko langileek agurra dantzatu diote, zortzi urteko ibilbideari gorazarre egiteko.
Azken eguna du gaur Julen Mendozak Errenteria-Oreretako alkate gisa. Zortzi urteko ibilbidearen ostean, bihar hartuko dio lekukoa Aizpea Otaegik; 11:00etan Udalbatza eratzeko eta herriko lehen emakumezko alkatea izendatzeko osoko bilkura egingo dute pleno aretoan.
Gaur berriz, udaleko langileek Mendozaren zortzi urteko ibilbideari gorazarre egin nahi izan diote. Agurra dantzatu diote udaletxeko arkupetan. Hona bideoa: