Euskara sustatzea helburu duten diru laguntzak eska daitezke
60.140 euro bideratuko dituzte hizkuntzaren sustapen jardueretara. Euskaltegiko ikasleek, UEUkoek eta beste erakundeek eska dezakete.
Euskara sustatzeko diru laguntzak eska daitezke Oiartzungo udaletxean, horretarako epea zabaldu baitute. Aurtengoan, 60.140 euro bideratuko dituzte horretara.
Euskaltegi homologatuetako euskara ikasleek, UEUko ikasleek, arlo soziekonomikoan euskararen erabilera sustatu nahi duten enpresa eta komertzioek, eta udalerritik kanpoko erakundeek eska ditzakete laguntza hauek.
Euskaltegietako ikasleek urriaren lehen egunetik azkeneraino eska dezakete laguntza. Gainontzekoek beste epe batzuk izango dituzte: Oiartzundik kanpoko erakundeek gaurtik irailaren 30a arte; UEUko ikasleek zein arlo sozioekonomikoko eragileek, abenduaren 31 arte izango dute horretarako epea.