Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Sasikumeen loratzea zure pantailan hasi da

Ander Gortazar eta Jacek Markusiewiczek 'Bastartak!' app-a sortu dute. Helburua da estigmatizatuta dauden badia inguruko eraikinak aintzatestea.

bastartak [Isabel Mancebo Balda].
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Pasaia
2019/06/14

Pasa den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadek arrastoa utzi zuten Oarsoaldean. Bai sozialki, demografikoki, ekonomikoki eta, agian begi bistakoena dena, arkitektonikoki ere bai. Garai hartan eraikitako etxebizitzak eta beste eraikin batzuk itsusitzat jotzen dira nagusiki. Horri buelta eman nahi diote Ander Gortazarrek eta Jacek Markusiewiczek. Arkitektoak dira, baina batez ere, sortzen dituzte script-ak, aplikazioak, errealitate handituko aurkezpenak… «Arkitekturak eta informatikak bat egiten duten puntu horretan ibiltzen gara», zehaztu du Makusiewiczek. Raz Solutions sortu zuten iaz, polonierazko raz-etik (behin) eta euskarazko erraz-etik.

Ideia Polonian hasi zen mamitzen. «Azken bost urteetan Polonian bizi izan gara. Han ikusten genuen aro sozialistan eraikitako eraikin asko eraisten ari zirela. Polonia kapitalistan nahiko estigmatizatuta daude, eta jendeak ez dio zuten balioa ematen», gogorarazi du Gortazarrek. Filip Springer kazetari-arkeologoak Zle urodzone (Gaizki jaioak, polonieraz) erreportajean dokumentatu zituen eraikin horiek.

Markusiewicz eta Gortazarrek Euskal Herrira inportatu zuten ideia Iazko CAF-Elhuyar sarietara aurkeztu zuten eraikin sasikumeak loriatzeko proiektua. Zientzia gizartean sorkuntza-beka eskuratu zuten, Bastartak! proiektuarekin. «Alde zaharretako edo baserrietako estetika jendeari, orokorrean, gustatu egiten zaio. Aldiz, 1960-70 hamarkadako langileen etxebizitzak zein orduko arkitektura ez dago batere ongi ikusita. Badakigu azkar egin zirela, dena ez dagoela ongi —ez da hori guk esaten duguna—, baina bada merezi duten eraikinak», zehaztu du Gortazarrek. Saria aprobetxatuta, sakelako telefonoetarako aplikazio bat sortu dute, eraikin horiek modu interaktiboan ezagutzeko, eta herritarrek beste begi batzuekin ikus ditzaten.

Bost eraikin
Bost eraikin dira aplikazioan errealitate handituan ikus daitezkeenak, denak Pasaiako badia ingurukoak. Izan ere, Gortazar Donostiako Herrera auzokoa da, eta proiektua abiarazterakoan beti izan zuen badia inguruaren mapa mentala. «Ezkerraldean edo Irunen egongo dira mota horietako beste eraikin batzuk, baina denak inguru berean lokalizatu nahi genituen, tour antzeko bat egiteko; helburuetako bat da jendeak egunpasa bat egiteko tour txiki bat eskaintzea», esan du sorterri Donostia duen aplikazioaren egileak.

Tipologia ezberdina duten bost eraikin sartu dituzte app-an, ezagutarazteko

Hautatu dituzten bost eraikinak, bakoitza tipologia mota batekoa da, aniztasuna islatzeko asmoz. Donostiako bat, eta Pasaiako eta Errenteria-Oreretako bina dira: Bidebietako 12 apostoluak dorre-multzoa; San Jose Artesano etxetaldea, triplex modukoak; Trintxerpeko Itsas Arrantza Eskola; Versailleseko dorrea; eta Iztietako San Jose Langilea eliza. Raz Solutions-ekoek esan dutenez, eraikin guztiek dute komunean korronte modernokoak direla, eta hainbat azpikorronteetakoak koka daitezkeela. Hala ere, sasikumeen aukeraketa egiterako orduan kontuan hartu dutena izan da eraiki zuten garaia.

Horraino aplikazioa sortzera bultzatu zien teoria. Praktikari dagokionez, Google Play Storen Bastartak! bilatuta, jaitsi daiteke aplikazioa. Sartzerakoan, erabiltzaileak ikus dezake bost horiek baino erakin gehiago daudela. Markusiewiczek azaldu duenez, beste erakin batzuk sartu dituzte, balizko tour horretan bisitatzeko, baina ez dute urtea, lokalizazioaz eta arkitektoaz haragoko informaziorik eman; haren gainean ukituta, ez du ezer berezirik erakusten, beraz. AR zeinua dutenetan, berriz, argazkiak, erreferentziak eta —ikusgarriena izan daitekeena— errealitate handituko irudiak. Trintxerpe inguruko etxeen planoak digitalizatuta pasa dizkiete, eta Errenteria-Oreretakoak bertako udal artxiboan lortu dituzte.

Horiek ikusteko, markatzaile edo tracker bat behar da. Ez duenak, aplikaziotik bertatik deskarga dezake, eta gero inprimatu behar du. Onena, beti bezala, probatzea da.

Baserriak eta dorreak
Gortazarrek azaldu duenez, dorreak baserriak bezain euskaldunak dira. «1960-70 hamarkadetan immigrazio handia jaso zuen inguruak, eta etxebizitza beharrari erantzun azkar bat eman behar zitzaion. Leku gutxi dago hemen, eta espazio oso txikian jende asko sartzeko aukera ematen dizute. Garaiko beharrei erantzuten zieten». Aitortu du, hormigoia eskasa zela eta emaitza ez dela behar bezain ona, baina badaudela garaiko abangoardiatik ateratako xehetasun eta tipologia berritzaileak.

Azaldu dutenez, estigmatizazioa ez da arkitektonikoa bakarrik; ikuspuntu politiko, historiko eta sozialak guztiz baldintzatzen du jendeak nola ulertzen duen arkitektura. «Garai batean, alde zaharra ez zegoen batere ongi ikusia, eta momentu batetik aurrera erabaki zen babestea. Nork daki 1960ko hamarkadako eraikinekin ez ote den berdina gertatuko…». Sasikumeen loraldia hasi da, app batean.

bastartak_fotos-12
bastartak_fotos-12
bastartak_fotos-13
bastartak_fotos-13
bastartak_fotos-14
bastartak_fotos-14
bastartak-01
bastartak-01
bastartak-02
bastartak-02
bastartak-03
bastartak-03
bastartak-04
bastartak-04
bastartak-05
bastartak-05
bastartak-06
bastartak-06
bastartak-07
bastartak-07
bastartak-08
bastartak-08
bastartak-09
bastartak-09
bastartak-10
bastartak-10
bastartak-11
bastartak-11
marcador_unico_icono_B
marcador_unico_icono_B

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.