Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Jexux Leonetek makila hartu du, "oiartzuar guztien alkate" izateko

EH Bilduren botoak jaso ditu bigarren aldiz alkate denak. EAJk boto zuria eman du, eta desio onena opatu dio Leoneti.

jexux leonet 2019 Olga Leibarrek (zinegotzi zaharrena) eman dio aginte makila Jexux Leoneti.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/06/15

Jexux Leonetek berriro hartu du aginte makila, eguerdian egindako kargu hartze ekitaldian. Oiartzungo ohiturak errespetatuz, pixka bat berandu hasi da. Pleno aretoa jendez lepo bete da, eta kiroltasunez txalotu dituzte zinegotzi guztiak eserlekuetara joan direnean. Zerrenda pasatzen aritu dira EH Bilduko Olga Leibar eta Haizea Saez de Egilaz, adineko mahaiko kide gisa. Enekoitz Markos zinegotzia falta zen.

Jarraian, Jexux Leonet bakarrik aurkeztu da alkate izateko. Boto sekretua eman dute zinegotziek, eta papertxoan zerbait idatzi duten bakarrak EH Bildukoak izan dira. 11 botorekin izendatu dute alkate, txalo artean.

“Borondatea dugu”

Leonetek, bere speech-a bota aurretik, gainontzekoei hitz egiten utzi die. EAJko eledun Rafael Bergaretxek hartu du hitza, eta karguan errepikatuko duena zoriondu du. “Arrakasta izan duzue, eta desio onenak opa dizkizuet. Herritarren aldeko lana egin behar dugu zuek eta guztiok”, esan du Bergaretxek.

EAJren udal taldeak elkarlanerako borondatea duela adierazi du, eskuz esku aritzeko. Bukatzeko, berriro zoriondu du EH Bilduren udal talde guztia.

“Proiektua gauzatu”

Jexux Leonetek hartu du, segidan, hitza. Eskerrak ematen hasi da: lehendabizi, Bergaretxeri; ondoren, botoa eman dioten zinegotziei; hirugarrenez, botoa eman dioten oiartzuarrei; eta laugarrenez, EH Bilduren proiektuan sinetsi eta parte hartu dutenei. Eta bere senideak ez ditu ahaztu: “Eskerrak eman nahi dizkiet beren pazientzia eta babesagatik. Guk hartzen dugu aurkezteko konpromisoa, baina beraien laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke”.

Aitortu duenez, hainbeste maite duen Oiartzunen alkate izatea ohorea da beretzat: “Oiartzuar guztien alkate izan nahi dut. Konpromiso handia da alkate izatea, eta lan talde zabala izango dugu”.

EH Bilduk dituen ardatzen berri eman du: zerbitzuak hobetu eta bermatu; oiartzuarrek bizitza duina izatea; herritarrekin batera lan egitea eta auzoetara hurbiltzea; eragileekin elkarlanean jarraitzea —”haiei esker herri bizia da”—; gardentasuna bermatzea —”hanka sartuko dugu, baina eskua ez”—; baloreetan oinarritzea… “Eta hori guztia, euskaraz”, zehaztu du Leonetek. Ez ditu presoen eta haien senideak ahaztu.

Nabarmendu du EH Bilduk babes zabala jaso duela, baina baita EAJk ere. “Bi taldeak euskaldunak eta abertzaleak gara, eta Oiartzun maite dugu. Pasa den agintaldian adostasun maila txukun batera iritsi ginen, eta helburua da berriro iristea”, esan du.

Guztia emango dutela hitz eman du Leonetek: “Gure eginahalarekin merezi duzuena izateko lan egingo dugu”.

Agurra

Udalbatza osatzeko ekitaldiaren ondoren, EH Bilduko kide eta jarraitzaileak plazan elkartu dira. Joan berri den agintaldian zinegotzi lanetan aritu eta errepikatuko ez dutenei aitortza ekitaldi txiki bat egin diete. Agurra dantzatu eta oroigarri bana eman diete, xanistebanetako sokadantzakoa. Eskerrak eman eta herrigintzan lanean elkar topatuko dutela adierazi diete Domi Azpiroz, Jose Inazio Ansa, Agurtzane Lekuona, Iñaki Pikabea eta Ioritz Aizpururi.

Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019
Oiartzun: Udalbatzaren osaketa 2019

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.