Xanti eta Maddalen mendeurrena ospatzen ari dira Iruñean

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatu dute mendeurrena gaur Iruñean.

Xanti eta Maddalen EMKE Musika Bandarekin dantzan Iruñean. Argazkia: Josu Mitxelena

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatu dute mendeurrena gaur Iruñean. EMKE Musika Banda da haien arteko lotura. Urrutitik dator La Pamplonesa eta EMKEren arteko harremana, 1918an hasi baitzen. Urte hartan jaialdia egin zuten Iruñean eta hamabi banda bildu ziren bertan, tartean Errenteriako Musika Banda. Inflexio puntua izan zen jaialdi hori, izan ere, militarrek osatutako musika banda zuen, eta zibilez osatutakoa zuten aldarri herritarrek.

100 urte geroago, Iruñera itzuli da EMKE musika banda kontzertua eskaintzera. 12:30ean hasita Orreaga Hiribidean entzierroaren monumentu ondoan, eta ez dira bakarrik aritu Oreretako Erraldoien Konpartsa Xanti eta Maddalenekin, baita gaitero eta txistulariak ere. Elegante aritu gainera. (Argazkia eta Bideoa EMKE Musika Bandaren presidente Josu Mitxelenarenak dira).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.