Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Behetik gora egin dute arrosek denboraldiko lehen asteburuan

Hasi dira KAE1 eta ETE ligak. Batelerentzat urte zaila datorrela dirudi eta gogor aritu beharko dira. Mutilek nabarmen hobetu zuten larunbatetik igandera.

Larunbatetik igandera, nabarmen hobetu zuten mutilek Pasaiako badian. Argazkia: San Juan-Koxtape AE.
Pasaia
2019/06/17

San Juanek eman die hasiera ETE eta KAE1 ligei asteburuan. Larunbatean, nesken kasuan Igartza bandera zegoen jokoan eta mutilen kasuan III. Fegemu bandera. Bi traineru zeharo berriekin ekin zioten arrosek lehiaketari.

Erlojupekoak izan ziren sasoiko lehen estropadak eta egia esan, sanjuandarrak ez ziren erosoegi aritu denboraren aurka. 3 ziabogez osatutako ibilbidean, ez ziren nahi bezain gustura aritu eta 6. postuan bukatu zuten Juan Mari Etxaberen mutilek. Hala ere, emaitza bestelakoa izan zitekeen, lehia, segundo gutxiko borroka izan zen eta. 20 minutu eta 30 segundotan burutu zuten Donibaneko traineruak estropada, Pedreña baino segundo bakar bat eta gehiago, eta Plentziako Arkote baino hiru gehiago. Zarautz izan zen garaile.

Larunbatekoa batelera berrien lehen froga izan zen. Gazteak dira eta aurten gogor borrokatu beharko dute Guruzne Azpirozek zuzendutako neskek. Larunbatean 8. izan ziren arrosak. Zaleen aurrean, haiek eman zioten hasiera sasoiari eta lehen estropadan, txukun aritu arren, goiko postuetatik urrun bukatu zuten. 11 minutu eta 41 segundoko denbora arrosentzat Hibaika irabazleak baino 31 segundo gehiago.

Batelerek 8. postuan bukatu zituzten asteburuko bi estropadak. Argazkia San Juan-Koxtape AE

Igandeko Adegi bandera, ohiko estropada izan zen, traineruek parez pare egin zuten arraun Pasaiako badian. Dena dela, estropadaren panorama antzekoa izan zen neskentzat. 8. postuan bukatu zuten berriz ere, 11 minutu eta 33 segundo behar izan zituzten batelerek estropada bukatzeko, 7. izandako Hernanik baino 7 segundo gehiago. Hibaika berriz ere garaile izan zen, arrosei 29 segundoko aldea ateraz.

Bestelakoa izan zen egoera Etxaberen taldearekin. Ezustekoa eman zuten sanjuandarrek, 2. postua eskuratu baitzuten, bere txandako azkarrenak izan ziren gainera. Aurrera pausoa eman zuten atzo eta askoz ere sendoago aritu zirela nabari zuten bertaratutakoek. 20 minutu eta 59 segundorekin, bigarren izan ziren Zarautzeko Enbataren atzetik. Emaitzak, sailkapenean saltoa egitea ahalbidetu dio San Juan-Koxtaperi, eta 3. izango da sasoiko lehen estropaden ostean.

KAE2 Erandion

Arraunaren 3. maila ere hasi da asteburu honetan. Erandioko Ibaizabalek hartu zuen atzo KAE2 ligaren hasiera. San Juan-Koxtapek ordezkaritza izango du aurten ligan hartan, mutilen B trainerua hain zuzen ere.

Iazko gorabeherek eragin zuzena izan zuten B ontziarengan eta bertako hainbat arraunlarik lehen trainerura egin behar izan zuten salto. Gauzak horrela, hasiera nahiko apala izan zuten arrosek. 21 minutu eta 21 segundoz arraun egin 9. bukatu zuten Erandioko uretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.