2019/6/17

urmendi

Azaro eta abenduan jaioko direnak matrikulatu daitezke Urmendin

Ostiralera arte egin daiteke matrikulazioa, haur eskolaren egoitzan.

[Galeria] Zuloaga Memorialaren lehen finalak jokatu dituzte

Zuloaga Memorialak datorren asteartean (hilak 25) jarraituko duela gogorarazi dute antolatzaileek. 19:00etan hasita Gazte mailako pilotariak eta afizionatuak arituko dira.

Marta Carnicero idazlea, Ubera liburutegiko tertulien hurrengo gonbidatua

Asteazkenean 19:00etan Ubera liburutegian, literatura eta gastronomia izango dituzte hizpide. Hugoenean egonaldia egiten ari da Kataluniako idazlea.

txakur kakak oiartzun

Txakurren jabeei beren ardurak gogorarazteko oharrak jarriko ditu udalak

Txakur kakak jasotzeko 34 edukiontzietan pegatinak jarriko dituzte, baita herriko hainbat txokotan ere bai. Auzo batzarretan jasotzen diren kexu orokorrak dira.

Eztenaren izurrite poetikoa zabaltzen ari da

Azken bi aste hauetan ari dira lanean sortzaileak, bakoitza zuzendari eta konpainia batek gidatuta.

Behetik gora egin dute arrosek denboraldiko lehen asteburuan

Hasi dira KAE1 eta ETE ligak. Batelerentzat urte zaila datorrela dirudi eta gogor aritu beharko dira. Mutilek nabarmen hobetu zuten larunbatetik igandera.

Hil egin da atzo Donostian eraso zuten errenteriarra

Gros auzoan izan zen erasoa atzo goizean. Ikerketa abiatu dute eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.

Bitik bi irabazita, bikain hasi du denboraldia Hibaikak

I. Igartza Bandera, eta I. Adegi Bandera etxera ekarri dituzte Hibaikako emakumeek.

Hurrengo ikasturtea antolatzen amaituko du ikasturtea Eskola Feministak

Hurrengo ikasturtea diseinatzeko baliatuko dute azken eguna. Horretarako World kafea antolatu dute 17:00etan, proposamenak jasoko dituzte bertan hurrengo ikasturteari begira.

PSE-EEk gaitzetsi egin du errenteriar batek Donostian jasandako erasoa

Gogor arbuiatu du erasoa PSE-EEk, gertakariarengatik nahigabea azaldu du eta hura ahalik eta azkarren argitzea espero duela erantsi du, "erasotzailea epaile aurrera ahalik eta lasterren eramatea espero dugu".

Maialen Perez eta Unai Hernandez azkarrenak Gaztañon

Gaztañon krosa egin zuten larunbatean. 6,5 kilometroko bidea egin zutenak 59 izan ziren orotara. Garaipenak, Donostiara eta Urretxura.

gazte eguna orereta

Hasi da Gazte Egunerako atzerako kontaketa

Mural margotzea,, bazkaria, jolasak eta kontzertua antolatu dituzte eguna ospatzeko. Ekitaldia, 13:30en izango da Foru plazan.

Badakite borrokatzen

Arrazoi ekonomikoak tarteko, arraunlari askok taldea utzi dute eta urteko plangintza hutsetik egin behar izan dute moreek. Gutxirekin asko egiten jarraituko dute.

odol ematea oiartzun 2019 ekaina

Ekainari dagokion odol ematea asteartean izango da

Odol emaileek anbulatorioan dute zita, bihar. Ohi bezala, odol emaile berriak eskatu ditu Oiartzungo elkarteak, eta gazteak animatu.

Gehiago