Hasi da Gazte Egunerako atzerako kontaketa

Mural margotzea,, bazkaria, jolasak eta kontzertua antolatu dituzte eguna ospatzeko. Ekitaldia, 13:30en izango da Foru plazan.

gazte eguna orereta Foru Plazan egingo dituzte ekitaldi gehienak

Bost egun baino ez dira falta Gazte Egunerako eta dagoeneko lanean ari dira egun biribila izan dadin. Larunbatean egingo dute Gazte Eguna  Gazteak elkartu, kateak apurtu lemapean. Horren harira, egun osorako egitaraua prestatu dute gazte asanbladako kideek. 11:58an hasiko dira ekitaldiak, ordu horretan murala margotzen hasiko dira. 13:29an berriz, ekitaldia egingo dute Foru Plazan eta ordu erdi beranduago bazkaria leku berean. Bazkarirako txartelak salgai daude Sindikato, Landare eta Arkaitza tabernetan 10 euroan ikasleentzat eta 12 euroan langileentzat.

Arratsaldean plazara irtengo dira gazteak antolatu duten poteo animatuarekin 18:30ean. Jolasak ere antolatu dituzte. Gau partean berriz, kontzertuak izango dituzte Gaztetxean.

Egitaraua

  • 11:58: Mural margotzea.
  • 13:29: Ekitaldia Foru plazan.
  • 14:00: Bazkaria Foru plazan.
  • 16:28: Jolasak herrian zehar.
  • 18:32: Trikipoteoa herrian zehar.
  • 22:01:. Kontzertuak gaztetxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.