Txakurren jabeei beren ardurak gogorarazteko oharrak jarriko ditu udalak

Txakur kakak jasotzeko 34 edukiontzietan pegatinak jarriko dituzte, baita herriko hainbat txokotan ere bai. Auzo batzarretan jasotzen diren kexu orokorrak dira.

txakur kakak oiartzun Panelek arduraz ohartarazten dute.

Oiartzungo Udalak txakurren jabeei beren ardurak gogorarazteko panelak eta pegatinak jarriko dituzte. Alde batetik, Bizikidetzaren alde. Zure txakurra zure ardura da leloarekin, herriaren dauden txakur kakak jasotzeko 34 edukiontzietan jarriko dituzte pegatinak.

Bestetik, herriko hiru puntutan panelak jarriko dituzte, pegatinez gain. Auzo batzarretan kexuak jaso dira biltzen ez diren txakur kakengatik, eta hiru txokotan nabarmena da bizikidetzaren urratze hori: Altzibarren Olaldeko zelaian; Arraguan, Ganboxako zelaian eta Elizalden, Ibargain parkean. Udalak adierazi duenez, auzoetan jasotako kexak bideratzeko erabaki dute kanpaina horren bitartez.

Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Udal Ordenantzaren arabera, norberaren txakurraren kakak ez jasotzea arau-haustea da. 30 eta 300 euro arteko isunekin zigortzen dituzte jabeak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.