
Atzo bukatu ziren asteburu osoa iraun duten Lezoko Euskal Jaiak. Egun ederrarekin. Diana, Lorazain konpartsaren irteera, musikari gazteen emanaldia, herri kirolak, haurrentzako jolasak, Gu Agustina ikuskizuna, bertso-rapa… Asko izan ziren azken egunerako gordetako ekitaldiak. Jarraian, argazki eta bideo bidez, atzoko une batzuk.
Argazkiak Carrerak HITZAri emandakoak dira. Bideoa, berriz, Aritz Sistiagak egina da.