[Bideoa eta galeria] Euskal Jaian, igande eguzkitsua eta giroa
Atzo bukatu ziren asteburu osoa iraun duten Lezoko Euskal Jaiak. Egun ederrarekin. Diana, Lorazain konpartsaren irteera, musikari gazteen emanaldia, herri kirolak, haurrentzako jolasak, Gu Agustina ikuskizuna, bertso-rapa… Asko izan ziren azken egunerako gordetako ekitaldiak. Jarraian, argazki eta bideo bidez, atzoko une batzuk.
Argazkiak Carrerak HITZAri emandakoak dira. Bideoa, berriz, Aritz Sistiagak egina da.