Bitik bi irabazita, bikain hasi du denboraldia Hibaikak
I. Igartza Bandera, eta I. Adegi Bandera etxera ekarri dituzte Hibaikako emakumeek.
Hibaikako emakumeek bikain hasi dute denboraldia. ETE Ligako lehenengo bi estropadak jokatu dira asteburuan, biak Pasaian, eta bietan nagusitu da eta Madalen ontziko tripulazioa. I. Igartza Bandera, eta I. Adegi Bandera etxera ekarri dituzte Hibaikako emakumeek. Iaz traineruan egindako aldaketa sakona erabat gaindituta, denboraldia ezin hobe hasi dute errenteriarrek.
Aipatzekoa da batelerekin arraunean aritu eta iazko denboraldi amaieran trainerua utzi zuen Ane Pescador Hibaikako Madalen ontzian ari dela orain. Eli Pescador, ahizpa, Hibaikako arraunlari historikoa da, eta lehen aldiz irabazi dute bandera elkarrekin tripulazio berean arraunean. Larunbateko estropadako denborak hemen kontsulta daitezke. Horrenbestez, Hibaikako emakumeak ETE Ligako liderrak dira.
Hurrengo hitzordua Donibane Lohitzunen izango dute ETE Ligako traineruek, 16:30ean hasita.
Gizonen traineruari dagokionean, KAE1 ligan emaitzak ez dira onak izan. Larunbateko estropadan azkenak sailkatu ziren Pasaiako Badiako uretan. Atzo berriz, azken aurrenak izan ziren errenteriarrak.