Hil egin da atzo Donostian eraso zuten errenteriarra
Gros auzoan izan zen erasoa atzo goizean. Ikerketa abiatu dute eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.
Hil egin da garun heriotza egoeran zegoen Errenteriako gizona. Atzo Donostiako Gros auzoan eraso zuten 61 urteko gizon errenteriarra. Erasoa Gros auzoko Miracruz kalean izan zen 10:00ak aldera udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Lurrean eta odoletan aurkitu zuten 61 urteko gizona, eta larrialdi zerbitzuek eraman zuten Donostia Ospitalera, oso larri. Ikerketa abiatu dute eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.