Hurrengo ikasturtea antolatzen amaituko du ikasturtea Eskola Feministak
Hurrengo ikasturtea diseinatzeko baliatuko dute azken eguna. Horretarako World kafea antolatu dute 17:00etan, proposamenak jasoko dituzte bertan hurrengo ikasturteari begira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/dsc0048.jpg)
Eskola Feministak ikasturtea amituko du ostegunean. Ez du nolanahi egingo ordea, izan ere, hurrengo ikasturtea diseinatzeko baliatuko dute azken eguna. Horretarako World kafea antolatu dute 17:00etan, proposamenak jasoko dituzte bertan hurrengo ikasturteari begira.
Ez da jardunaldia horretara mugatuko, antzerkiarekin osatu dutelako azken eguneko egitaraua. Victoria Moon y la maleta de las olvidadas antzezlana eskainiko du Lur Usabiagak. Hitzordua irekia emakume guztientzat, Emakumeen Etxean.