Maialen Perez eta Unai Hernandez azkarrenak Gaztañon
Gaztañon krosa egin zuten larunbatean. 6,5 kilometroko bidea egin zutenak 59 izan ziren orotara. Garaipenak, Donostiara eta Urretxura.
Gaztañoko VIII. Krosa egin zen larunbat goizean, 6,5 kilometroko bidearekin (auzoari bi itzuli). 59 korrikalarik bukatu zuten lasterketa, eta horien artean azkarrenak Maialen Perez donostiarra emakumeetan, eta Unai Hernandez urretxuarra gizonetan izan ziren.
Sailkapen nagusiari begiratuta, aipatzekoa da emakumeen eta gizonen kategorian errenteriarrak izan zirela hirugarren, Maddi Rodriguez eta Xabier Garagarza, hurrenez hurren.
Ohikoa denez, lasterketan, eta aurretik nahiz ondoren giro paregabea izan zen auzoan. Gaztañoarrek mimoz prestatzen duten lasterketa da, eta korrikalariak eta haien laguntzaile zein ikusleak ere mimoz zaintzen dituzte. Ondorioz, giro ederra izaten da jaietan murgildurik den auzoan. Irabazleez gain, partaide askok sariak eraman zituzten etxera, zozketa bidez lortuak.
Jarraian, emakume eta gizonetan, podiumak:
Emakumeak
- 1. Maialen Perez (Donostia) 27:10
- 2. Claudia Behobide (Hondarribia) 27:47
- 3. Maddi Rodriguez (Errenteria-Orereta) 29:59
Gizonak
- 1. Unai Hernandez (Urretxu) 23:34
- 2. Mikel Albeniz (Donostia) 23:47
- 3. Xabier Garagarza (Errenteria-Orereta) 24:02
Emakumeen nahiz gizonen sailkapen osoa ikusteko sartu esteka honetan.