Marta Carnicero idazlea, Ubera liburutegiko tertulien hurrengo gonbidatua
Asteazkenean 19:00etan Ubera liburutegian, literatura eta gastronomia izango dituzte hizpide. Hugoenean egonaldia egiten ari da Kataluniako idazlea.
Literatura eta aisialdia uztartze aldera, Pasai Donibaneko Ubera liburutegiak kafe tertuliak antolatzen jarraitzen du. Asteazken honetan Marta Carnicero idazle kataluniarrak parte hartuko du liburutegiak hala eskatuta. Kafetxo baten inguruan, literaturaz gozatzeko giro goxoa eskaini nahi dute.
Hizkuntza gutxitu batean ekoiztea zer den badaki Carnicerok, izan ere, katalanez idazten du kataluniarrak. Hori dela eta, Hugoenean egonaldia egiten ari da idazlea.
Hugoenea Pasaiako Udalak hizkuntza gutxituetan ekoizten duten sortzaileei uzten dien etxea da.