PSE-EEk gaitzetsi egin du errenteriar batek Donostian jasandako erasoa
Gogor arbuiatu du erasoa PSE-EEk, gertakariarengatik nahigabea azaldu du eta hura ahalik eta azkarren argitzea espero duela erantsi du, "erasotzailea epaile aurrera ahalik eta lasterren eramatea espero dugu".
Errenteriako alderdi sozialistak gaitzetsi egin du atzo Donostian 61 urteko errenteriar batek jasandako erasoa. Erasoaren ondorioz, garun heriotza egoeran dago Donostia Ospitalean Errenteriako gizona. Gogor arbuiatu du erasoa PSE-EEk, gertakariarengatik nahigabea azaldu du eta hura ahalik eta azkarren argitzea espero duela erantsi du, “erasotzailea epaile aurrera ahalik eta lasterren eramatea espero dugu”.
Erasotako gizonari, haren senide eta lagunei babes eta elkartasuna adierazi die, halaber.