Duintasunak gogoan izan ditu bereziki, urte luze hauetan eguzkia, euria edo hotza egin ondoan izan dituzten pertsona guztiak aldarrikapen legitimoak egiten, "eredugarriak direlako".
Bad Sound, Ze Esatek!, Diluvi, Iratzar, DJ Line eta Andoni Ollokiegi izango direla aurtengo jaietan oholtza gainean herria girotzen aurreratu du mugimenduak.
Emakumeen lokalak eragindako gastuei aurre egiteko, San Fermin kamiseta bat diseinatu dute. Prezioa sinbolikoa da eta etekinak autogestiora zuzenduko dituzte.
Kontzertuak, sagardoa edota danborrada, San Joan astelehenean izan arren, asteburu osoko egitaraua antolatu dute Pasai Donibanen udari ongi etorria emateko.
Donostiako Udalak deitu du elkarretaratzea, eta bertako alderdi politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte Alderdi Ederren egin duten elkarretaratzean. bertan izan dira halaber, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi eta Errenteriako EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.
Xanti eta Maialen erraldoiek mendea beteko dute aurten, 100 urte lehen aldiz dantzan hasi zirenetik herria txiki uzten. Horren harira, egitarau oparoa antolatu dute uztailean.
Jarduera fisiko iraunkorra sustatzea helburu duen egitasmoak 46 erabiltzaile izan ditu. Aurten osasun zentroan ere martxan jarri dute Abittu.
Garapen ekonomikorako eredu ezberdin bat proposatu nahi dute, txikitik hasita eta beste eragile batzuekin saretuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoa iraultzeko.
Lezoko Kurkubi saskibaloi taldeak hurrengo urterako taldeak osatu nahi ditu, eta horretarako izena emateko aukera zabaldu du.
Errenteriako bizilagun batek Donostian igandean jasandako erasoaren eta ondoriozko heriotzaren harira erakunde adierazpena egin du Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak.
12-17 urte arteko gazteei begirakoa da tailerra, eta uztailaren 1etik 12ra izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara.
Asteburuko bi probetan garaile izan zen Carballo. Aiora Irazu oiartzuarrak ere garaipena eskuratu zuen larunbatean, ur lasaietan.