Argazkigintza udalekuak, gazteentzat
12-17 urte arteko gazteei begirakoa da tailerra, eta uztailaren 1etik 12ra izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara.
Gazteentzako argazkigintza udalekuak antolatu dituzte Xenpelar tailerretan. 12-17 urte arteko gazteei begirakoa da tailerra, eta uztailaren 1etik 12ra izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara. Irudi digitalaren mundura gerturatu nahi dituzte gazteak ikastaroaren bidez, eta horretarako argazki kameraren erabilera, irudia moldatzeko programak, estudioa, erretratuak eta txangoak egingo dituzte, besteak beste. Gainera, gazte bakoitzak bere Hoffman albuma osatuko du.
Izena emateko epea zabalik da jada lekuak bete arte. Udalekuek 51 euro balio dute eta izena eman nahi dutenek Niessen Kulturgunera jo behar dute. Informazio gehiago, berriz, 943 449 634 telefono zenbakian eskuratu dezakete.