Madalenetan haiek omentzea babestu duten guztiei eskerrak eman dizkie Duintasunak
Duintasunak gogoan izan ditu bereziki, urte luze hauetan eguzkia, euria edo hotza egin ondoan izan dituzten pertsona guztiak aldarrikapen legitimoak egiten, "eredugarriak direlako".
Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea izango da aurtengo madalenetako omendua, eta berak piztuko du jaiei hasiera emateko txupina. Hala onartu zuen aho batez pasa den asteazkenean. Orain eskerrak eman dizkie Duintasuna elkarteak, haiek omentzea babestu duten auzo elkarte, jubilatu egoitza, kutur eta kirol eragile, eta elkarte gastronomikoei, baita Errenteriako Udalean ordezkaritza dute alderdi politiko guztiei ere.
Duintasunak gogoan izan ditu bereziki, urte luze hauetan eguzkia, euria edo hotza egin ondoan izan dituzten pertsona guztiak aldarrikapen legitimoak egiten, “eredugarriak direlako”.