Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko Ekonomia Sozialaren Mahaia eratu dute

Garapen ekonomikorako eredu ezberdin bat proposatu nahi dute, txikitik hasita eta beste eragile batzuekin saretuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoa iraultzeko.

Oarsoaldeko arlo ezberdineko eragileak batuko dira mahaian.
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/06/18

Oarsoaldeko Ekonomia Sozialaren Mahaia sortu dute Talaios kooperatibak eta beste 10 eragilek, eskualdearen beharrei erantzun herrikoi bat emateko asmoz. Oarsoaldeak bizi duen gainbehera ekonomiko kronikoa, erakunde eta sektore pribatuaren utzikeriaren ondorio dela uste dute mahaiko kideek. Utzikeria horren aurrean, herritarrek bere eskualdea berpizteko eredua proposatuko dute. “Guk egindakoa ez du zentzurik enpresa baten gisara jokatzen badugu. Lurraldeko bizi baldintzekin harremanetan jarduten dugu guk” esan du Amaia Oleaga kideak.

Ekonomia Sozialaren Mahaia, iaz egindako proposamen baten harira jaio da. Olatukoop taldeak, ekonomia sozialean oinarritutako tokian tokiko sareak sortzera deitu zuen iaz. Talaios kooperatibak deialdi horri heldu eta Oarsoaldeko testuingurua aintzat hartuta, sare hura sortzeari ekin zioten.

Talaiosek, deialdi propioa egin zuen, asmoen berri emateko, ekonomia sozialean jarduten zuten eragileak erakartzeko eta Oarsoalderari buruzko diagnosi sozioekonomikoa egiteko.

Proiektuak aurrera egin ahala, lan ildo nagusiak zehaztu dituzte, betiere, eskualdeko baldintzei jarraiki, “agroekologia, hezkuntza eta teknologia berriak” dira ekonomia eraldatzailerako atzeman dituzten esparru nagusiak.

Eraldaketa ekonomiko zein soziala, eta eragile ezberdinen arteko elkarlana aberasgarria dela berretsi du Oleagak, “Ekonomia soziala ez da sektore bat, egiteko modu bat baizik. Nekazaritza ekologikoarekin zein teknologia berriekin eraldatu daiteke. Komeni zaigu elkar lanean aritzea”.

Mahaiko kideek argi dute haiena behetik sortutako egitasmoa dela, izaera komunitarioa duela eta gizabanakoen autonomian oinarrituko direla. Eskualdeko bizi baldintzetan eragiteko, indarrak batu behar dituztela badakite eta bide hura jarraituko dute, mantso, baina sendo. Mahaia eratuta dago eta urritik aurrera, lan dinamika berriari ekingo diote. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.