OiangozHau mugimenduak madalenetarako atondu duen musika eskaintzaren berri eman du
Bad Sound, Ze Esatek!, Diluvi, Iratzar, DJ Line eta Andoni Ollokiegi izango direla aurtengo jaietan oholtza gainean herria girotzen aurreratu du mugimenduak.
Jaietarako hilabete pasa gelditzen denean, OaingozHau mugimenduak madalenetarako prestatu duen musika eskaintza jakinarazi du. Bad Sound, Ze Esatek!, Diluvi, Iratzar, DJ Line eta Andoni Ollokiegi izango direla aurtengo jaietan oholtza gainean herria girotzen aurreratu du mugimenduak.
Halaber, jaiei begira antolatu dituen bi tailerren berri ere eman du. Falafel eta seitana tailerra egingo du hilaren 25ean (asteartea) eta Kroketa Festa uztailaren 2an eta 3an. Tailer horiek Landare elkartean izango dira 16:00etan hasita.