San Joan Jaiek asteburu osoan zehar girotuko dute Donibane
Kontzertuak, sagardoa edota danborrada, San Joan astelehenean izan arren, asteburu osoko egitaraua antolatu dute Pasai Donibanen udari ongi etorria emateko.
San Joan sua, udaren hasieraren seinale da eta Pasai Donibanen modu berezian ospatzen dute urtaro berriaren hasiera. Aurten lau eguneko egitarauarekin ekingo diote udari sanjuandarrek. Kultura, kirola eta tradizioek tartea izango dute ostiraletik astelehenera egingo dituzten egitasmoetan.
Egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
- 22:00: Ziaboga jatetxean parte hartu duten kantarien kontzertua Piedanean. Bixi Bixik antolatua.
Ekainak 22, larunbata
- 12:00: Muxikoak Santiago plazan.
- 17:00: III. Pala Txapelketaren finala, frontoian.
- 17:30: Sagardo Eguna Santiago plazan. Txotx-a Gaztelutxo baserriko Itziar Aizkorretak eskainia izango da. Txalaparta, bertsoak eta musikak plaza girotuko dute. Jarraian DJa.
Ekainak 23, igandea
- 10:00: Triatloi herrikoia Santiago plazan gazte zein haurrentzat. Xanju Kirol Klubak antolatua.
- 18:00: Buruhandiak Meipitik plazara.
- 19:30: Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera, Nagore Garrido Sanchez eta Eneko Fernandez Abaden eskutik.
- 20:45: Konstantzia bandarekin kalejira plazatik elizara. Amaieran San Juan sua.
- 21:00: Salbea parrokian.
- 22:00: Aurreskua zuhaitzaren inguruan.
Ekainak 24, astelehena
- 10:00: Diana txistulariekin.
- 12:00: Haur eta gazteen danborrada, Meipitik plazara.
- 17:00: Txokolatada, jolasak eta buruhandiak Santiago plazan.
Hilaren 29an emango diote amaiera hilabete osoko egitarauari; 16 orduko futbol txapelketa egingo dute 26. aldiz, Santiago Plazan.