Altzibarko festak San Juan Sua itzali ondoren etorriko dira
Igandean sua piztuko dute Beko Soron. Datorren ostegunean, berriz, iritsiko dira sanpedroak, eta igandera arte ekitaldi sorta txukuna prestatu dute.
Oiartzungo auzoetako festen zerrendan hurrengoa Altzibarkoak dira. Urtero bezala, San Pedro Egunaren bueltan ospatuko dituzte. Eta, urtero bezala baita ere, egitarau oparoa prestatu dute. Hasteko, baina, udari ongietorria ematen dion sua piztuko dute igandean.
Era berean, danborrada prestatzeko entsegua egingo dute gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, eskola zaharrean. Entsegu nagusia datorren asteazkenean izango da, toki eta ordu berean.
Hilak 23, igandea
- 19:30ean: San Juan suaren prestaketa.
- 21:00 Sua piztuko dute.Ondoren afari-merienda bertan (bakoitzak berea ekarrita).
Hilak 27, osteguna
- 18:30ean: Festei hasiera emateko suziria eta traka mundiala. Ondoren, txistulariak eta buruhandiak eta erraldoiak auzoko kaleetan zehar. Haurrentzako puzgarriak doan jarriko dituzte.
- 19:30etik 21:30era: Pintxo potea txosnan eta Alaska, Albistur eta Irundarrene tabernetan.
Hilak 28, ostirala
- 16:30ean: Streetbasket 3×3 txapelketa, 16 urtetik gorakoentzat, Agerreladeko kantxan. Talde bakoitzeko lau jokalari. Antolatzailea: Gazteleku. Sariak: Albistur jatetxean bazkaria txapeldunentzat eta, txapeldunordeentzako, termetarako sarrerak.
- 18:00etan: Buruhandiak, dultzainen doinuen laguntzaz.
- 20:00etan: Elkarretaratzea, dultzainen laguntzarekin.
- 20:30ean: Herri afari-merienda plazan: tortilla jatea (bakoitzak berea eramanda) eta sardina jatea (dohainik, bukatu arte). Mariskada bat eta beste hainbat sari zozkatuko dituzte.
- 23:00etan: Dj Nemus, tortilla eta sardinak jaisten laguntzeko.
- 00:00etan: Kontzertuak, Gaztelekuko txosnan: A tiro limpio, The Matxukambo 24/7, Goflow eta Karaoke Punk.
Hilak 29, larunbata
- 10:30ean: Altzibarko Haur eta Gaztetxoentzako X. Duatloia, bidegorriko sarreratik. Lau kategoria: benjamin txikiak (6-8 urte), benjaminak (8-10 urte), alebinak (10-12) eta Haur Maila (12-14). Bizikleta eta kaskoa norberak berea eraman beharko du.
- 12:00etan: Toka txapelketa, plazan. Sariak: 1. Gazta eta ardo botila. 2. Bi ardo botila.
- 14:00etan: Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean.
- 14:00etan: Paella jatea Albistur jatetxean. Tiketak aurretik erosi behar dira, Albisturren bertan.
- 16:30ean: XXXV. Truk Txapelketa, Altzibarko Esku Garbia elkartean. Izen ematea ordu laurden lehenago itxiko da, eta bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Sariak: txapela eta mariskada txapeldunentzat; arkume bat eta bi ardo botila txapeldunordeentzat; bi txuleta eta bi oilasko hirugarrenentzat; bi ardo botila eta bi oilasko. Errepeska: Bi langostino kaxa eta bi ardo botila lehenengoentzako, eta bi langostino kaxa bigarrenentzako.
- 16:30ean: Futbolin txapelketa, Alaska tabernan. Sariak banatuko dituzte.
- 17:30ean: Buruhandiak, trikitilarien laguntzarekin.
- 18:00etan: Danborreroen txupinazoa eta potea, Olaldetik hasita. Txarangak lagunduko ditu.
- 19:00etan: Altzibarko harren eta helduen danborrada, Olaldetik hasita.
- 21:30ean: Afaria, plazan: oilaskoa, hanburgesak, ogitartekoak…
- 00:00etan: Zezensuzkoa, plazan. Ondoren, Bide Batezekin dantzaldia.
- 00:00etan: Dj festa Gaztelekuko txosnan.
Hilak 30, igandea
- 09:00etan: Diana.
- 11:00etan: Euskal dantzak eta muxikoak, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Heltaren eskutik.
- 12:00etan: Altzibarko pintxo txapelketa, haur eta helduentzako. Partaide bakoitzak pintxo bakoitzeko bost mokadu eraman beharko ditu. Haurrek gurasoen laguntza jaso dezakete. Sariak: bi lagunentzako bazkaria Albistur jatetxean (helduentzat) eta kopa (haurrentzat).
- 12:30ean: Pintxo txapelketako sari banaketa.
- 14:00etan: Plazan bazkaltzeko aukera.
- 17:00etan: Haur jolasak eta txokolate jatea, Klarene plazan. 19:00ak aldera, apar festa eta ur gerra, Olaldeko plazan.
- 18:30ean: Aizkolariak: Xaguerrekako Ttakalo, Axel Larrañaga, Jon Larrañaga eta Markel Zapiain.
- 20:00etan: Afaltzeko aukera plazan.
- 21:30ean: Musika, Tolosa ahizpekin.
- 22:30ean: Festekin bukatzeok traka mundiala.