Tren berdea asteazkenetan hartzeko aukera egongo da udaran
Uztaila eta abuztuan asteazkenero aterako da, hiru aldiz, Done Eztebe plazatik. Arditurrirainoko bidaia eta oinarrizko bidaia eskainiko dute.
Uztaila eta abuztua izan ohi dira hilabeterik turistikoenak. Horregatik, Arditurriko Tren Berdearen zerbitzua asteazkenetan eskaintzea erabaki dute.
Hiru aldiz aterako da, Done Eztebe plazatik: 10:00etan, 11:15ean eta 16:00etan. 50 minutu pasatuta, interpretazio zentroa ikusteko aukera izango dute eta Arditurriko meategian oinarrizko bisita egingo dute. Trena atera eta bi ordura izango da bueltatzeko garaia.
Honakoak izango dira prezioak: Helduek 10 euro; hamar pertsona baino gehiagoko taldeek, 8 euro; gazteek (5-12 urte), 8 euro; haurrek, (1-4 urte): 3 euro.