[Galeriak] San Pedroko jaien atarikoak, ederki asko
San Pedroko jaian hainbat atariko egin dituzte ostiraletik larunbatera. Asteburuan erraketisten gaiak pisu berezia izan du, Ondartxo Abesbatzari esker.
Ostiral, larunbat eta igandean San Pedroko jaien atarikoak egin zituzten. Erraketisten gaiak pisu berezia izan du asteburuan, ostiralean eta larunbatean batez ere, Ondartxo Abesbatzari esker. Hala, ostiralean Raketistak, lehen eta orain dokumentala ikusteko aukera izan zen —Maritxu Barrenetxea Sarria errakestista izandakoa ere omendu zuten—, eta larunbatean, eguerdian herriko erraketisten partida izan zen, eta arratsaldean Ereintza Dantza Taldearen Gu Agustina ikuskizuna. Ostiralean. adi berean, Espetxetik plazara badia ertzean dinamika aurkeztu zuten Antxetan.
Larunbatean izan ziren gauza gehiago. Tartean, Arrak Txiki Txapelketa, eta herri triatloia. Igandean ere, adibidez, Buztiñen eta Eskamen partidak, nahiz San Joan bezperako sua.
HITZAk, larunbateko hainbat irudi bildu ditu. Honakoak dira.
- San Pedroko erraketisten partida
- Arrai Txiki txapelketako giro argazkiak
- ‘Gu Agustina’ ikuskizuna
- Herri triatloia (Argazkiak Foto Valentinenak dira)