San joan sua ederra izan zen atzokoan ere Gaztaño auzoan. Haurrentzako jolasak egin zituzten aurretik arratsaldean.
Argentinan izan berri da Lopez de Etxezarreta Argentinako Kereilaren testuinguruan. Udalak urtea amaitu aurretik aurkeztuko du bere kereila auzi horretan.
San Pedroko jaian hainbat atariko egin dituzte ostiraletik larunbatera. Asteburuan erraketisten gaiak pisu berezia izan du, Ondartxo Abesbatzari esker.
Touringen kirol kultur astearen barruan oinarrizko futbolean ematen den bortxakeriaz eta giza balioez arituko dira bihar 19:00etan hasita Xenpelar Etxean.
12 eta 18 urte arteko gazteek xanistebanetan barraketan entzun nahi duten musika aukera dezakete. Fitxak zozkatuko dituzte parte hartzen dutenen artean.
Zaintza erdigunean jarri eta dituzten lan baldintzak salatzeko Zaintza martxa abiatu du gaur ELA sindikatuak Gipuzkoan barrena.
Oarsoaldeko Ekonomia Sozialaren Mahaiak inguruko hamar eragilerekin hasiko du bere ibilbidea.Pertsonen parte hartzea, ekintzailetza eta garapen eraldatzailea jarriko dituzte mahai gainean.
Ohi bezala, Kontzejupean izango dira partidak, 17:00etan hasita.
Donibaneko sanjoanek martxa ederra hartu dute asteburuan. Gaur, egun berezia da jaietan. Eguerdian danborrada egingo dute.
Eguerdian hasi dute herriko gazteenek danborrada Meipin eta soinua herri osoan zehar eraman dute haiekin plazaraino, gurasoak eta beste herritar asko atzean zituztela.
San Joan bezpera ospatzeko aukera baliatu zuten askok Trintxerpen eta Antxon. Asteburua eta tenperatura epela lagun izan zituzten.
Xoxolur Mendi Klubak bi eguneko irteera antolatu du astebururako. Larunbatean aterako dira, gaua Azabaratzan pasa, eta igandean bazkaria.
Elkartearen XX. urteurrena dela eta, Aizkorri igoko dute hilaren 29an. Izena emateko epea zabalik dago.
Euskal presoen giza eskubideen alde aritu ziren eskubaloian larunbatean Orain Presoak iniziatibaren barruan. Izan ere, handball erakustaldia egin zuten Zumardian.