Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirolean errespetuz jarduteko

Touringen kirol kultur astearen barruan oinarrizko futbolean ematen den bortxakeriaz eta giza balioez arituko dira bihar 19:00etan hasita Xenpelar Etxean.

Klubak ekainean egindako bazkaria. Argazkia: Touring
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/24

Larunbatean hasi zuen Kirol Kultur Astea Touringek. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian klubeko bazkaria egin zuten, eta bertan Touringeko partaide diren 300 neska-mutil baino gehiago izango dira. Kirolean errespetua sustatzea dute helburu  astearen bidez, oinarrizko futbolean ematen den bortxakeria mahai gainean jarri eta gaiaz hitz egitea, baita giza balioen transmisioaz ere. Horri begira, mahai ingurua antolatu dute bihar; Xenpelar Etxean izango da 19:00etan hasita. Gaur egun futbolean ematen den bortxakeriarekin kezkatuta eta sentsibilizatuta daudela eta Touringek ekarpen hori egin nahi izan duela zehaztu dute.

Oinarrizko futbolaren gainean arituko dira, “edozein mailetan justifika ezinak badira ere adin horietan ematen direnak oraindik lotsagarriagoak direlako”. Horrenbestez, mahai inguruaren bidez zein eguneroko klubaren jardunean haurrei transmititu behar zaizkien balioak bultzatu eta sustatzeko bideak landu nahi dituztela zehaztu dute.

Mahai inguru horretan Kepa Sanz epaile ohia, Garbiñe Etxeberria Realeko nesken koordinatzailea, Juan Carlos Lopez Ubis Realeko Kirol Psikologoa, Jesus Orbegozo Egiluze Ikastetxeko Kirol Zuzendaria, Begoña Irazu foru aldundiko teknikaria, eta Jon Ansotegi Realeko jokalari ohia arituko dira. Moderatzaile lanetan berriz, Jon Gonzalo arituko da.

Eta gaiarekin jarraituz, antzerkiak ere izango du tartea. Ezti Jokuz kanpo antzezlana emango dute 19:00etan hasita Niessen Aretoan. Antolatzaileek nabarmendu dute ez dela haurrei begirakoa, gurasoei begirakoa baizik, eta bilildutako dirua Mindara elkarteari emango diote.

Astea amaitzeko bazkideen ekitaldia antolatu dute hilaren 27rako (osteguna), eta zehazki 50 urte bete dituzten bazkideei omenaldi egingo diete. Guztira 21 bazkide omenduko dituzte Xenpelar Etxean 19:00etan hasita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.