Beste lau sari Legorbururentzat
Iurretan eta Miranda de Argan irabazi ditu lehiaketak Legorburuk.
Azken hilabetean beste lau sari irabazi ditu Iñigo Legorburu Hernaniartutako oreretarrak. Bitan irabazlea izan da, eta beste bietan, berriz, finalista izan da. Iurretako Bertso Paper lehiaketan Kristalezko zorua lanarekin irabazi zuen, eta 200 euroko bonua liburuak erosteko eta lana argitaratzea irabazi ditu Legorburuk. Ikastetxeko patio edo jolas garaiak ditu hizpide, eta bertako mikromatxismoa aletzen du zortzi bertsoko bertso sortan.
Miranda de Argan berriz, Euskararen Lagunak antolatutako narrazio laburren lehiaketan Lagun izeneko kontakizunarekin gailendu da. Bertan jazarpena eta bortizkeria matxista jasaten duen emakume batek Lagun txakurraren babesa nola jasotzen duen azaltzen du. Dariagatik, 200 euro, Euskaltzaindiaren liburu sorta eta Bodegas Inurrietaren ardo botila parea eskuratu zituen.
Barakaldoko Jose Maria Portell literatura lehiaketan finalista gelditu da eta diploma eta oroigarria eskuratu ditu, eta Plentziako Lanbro beltza lehiaketan ere finalista izan da. Azken horretan, bere lana argitaratuko dute sari gisa Calibre 38 webgunean.