Bi pista osasungarri berri, kaputxinoetan eta Ondartxon
Ibilbide bio osasungarri horiek osatzen dituzten elementuek hankak eta besoak mugitu eta oreka hobetzeko ariketak egiteko aukera eskaintzen dute, besteak beste.
Bi pista osasungarri berri ditu Errenteriak. Kaputxinoak auzoko J.M Zamarreño parkean kokatuta dago bata, eta Iztieta auzoko Ondartxoko kirol gunean, bestea. Ibilbide bio osasungarri horiek osatzen dituzten elementuek hankak eta besoak mugitu eta oreka hobetzeko ariketak egiteko aukera eskaintzen dute, besteak beste.
Udalak 13.500 euroko inbertsioa egin du. Aire librean kirol praktika areagotzeko helburu estrategikoaren barruan kokatu dute bi pista hauen instalazioa, eta erabilera librekoak dira.