[Galeria] Allerruk behar bezala itxi du sasoia, bazkariarekin
Allerru Kirol Elkarteko kideek festa eguna izan zuten larunbatean. Plazetan oroigarriak eman zizkieten jokalariei, eta bazkaria ere egin zuten.
Sasoi bukaerako ekitaldia egin zuen Allerru Kirol Elkarteak larunbatean. Plazetan, sasoian talde ezberdinetan era batera edo bestera nabarmendu direnei aitortza egin zitzaien, eta bazkaria ere egin zuten Pasaia-Lezo Lizeoan. Giroa, ezin hobe. Aurtengo sasoia ondo bukatzeko, eta hurrengoa indarrez hasteko aukera ederra izan zen futbol taldeko jokalari, entrenatzaile eta gidarientzat.
Ondokoak larunbateko hainbat irudi dira, Jorge Labordetak HITZAri emandakoak.