Madalenetako Alabergako danborradan izena emateko azken eguna, bihar
Horretarako, Alabergako auzo elkarteko lokalera jo beharko dute bihar (hilak 26) 18:45etatik 19:45etara.
Madalenetako Alabergako danborradan parte hartu nahi dutenek, bihar izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Alabergako auzo elkarteko lokalera jo beharko dute bihar (hilak 26) 18:45etatik 19:45etara.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.