Udako ordutegia izango dute liburutegiek
Udal biblioteka uztailean eta abuztuan goizez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.
Udako hilabeteetan ordutegi berezia izango dute udal liburutegiek. Udal biblioteka uztailean eta abuztuan goizez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era. Haurren liburutegia berriz, aste honetan hasi eta abuztuaren bukaera arte, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era izango da zabalik.
Beraungo liburutegiari dagokionean, udako ordutegia du martxan jada, eta uztailaren 19ra arte 10:30etik 13:00etara izango da zabalik astelehenetik ostiralera. Hortik aurrera itxita izango da irailera arte, orduan zabalduko ditu berriz ere ateak.