Gaur goizean Usurbildik irten dira UEMAk antolatzen duen udalekuetako gaztetxoak, Oiartzunera bidean. Haurtzaro Ikastolan pasatuko dute gaua.
Cadizko Inauteria ikuskizuna egingo dute seigarrenez larunbatean. Bi talde arituko dira 22:30ean hasita Niessen Kulturguneko agertokian: Los niños sin nombre eta El Canijo de Carmona txirigotak, zehazki.
PSE eta EAJren akordioaren helburua, herritarren ongizatea baino, EH Bildu alkatetzatik urruntzea zela berretsi dute subiranistek. Herriak emandako mandatuari jarraiki, herri akordio zabala proposatuko dute.
Hiru hamarkada pasa geroago oroitu egingo dute gertaeren lekuan, Gaztaño auzoan kokatutako familiaren etxearen ondoan.
Pasaiako Udalak, barruti bakoitzeko zinegotzi ordezkarien izenak ezagutzera eman ditu. Loreto Osa izango da ordezkaria Donibanen, Nahikari Otermin San Pedron, Jorge Aguayo Trintxerpen eta Izaskun Gomez bera, Antxon.
Lapurditik Irunen sartuko da, uztailaren 19ko 13:30ean. Lezon harrera egingo diote presoen eskubideen aldeko martxari, egun horretako 15:15ean.
Bihar 20:00tan botako dute txupinazoa Sanpedrotarra nesken areto futbol taldearen jokalari ohiek, lau eguneko ospakizunei hasiera zaratatsua emateko.
Manuel Lekuona biblioteka 09:00etatik aurrera egongo da irekita, ordutegi murriztuarekin. Irailaren 1ean bueltatuko da ohiko ordutegira.
Blogean dauden edukietara udalekuetan dauden haurren gurasoak bakarrik sar daitezke. Hori egiteko, pasahitza bidaliko diete. Segurtasun neurria da.
Goiatz Labandibarren 'Fotogramak' ipuin-liburuari buruz ariko dira solasean, egilearekin berarekin. Ondoren, ikasturtea bukatzeko, elkarrekin afalduko dute.
Sanferminen atarian ohitura denez, Lore Txorta elkarteak herri krosa antolatu iganderako. Zazpi kilometroko bidea du. Izena emateko aukera zabalik dago.