Agustinetako jaiak hasiko dira ostiralean
Iazko auto eroen jaitsieraren irudi bat. Aurten ez dute halakorik egingo. Argazkia: Agustinak Auzo Elkartea. Auzoetara heldu dira jaiak eta asteburu honetan Agustinak auzoan ospatuko dituzte. Horri begira, egitarau oparoa antolatu dute ostiraletik igandera auzotarrentzat zein auzotik kanpo helduko direnentzat. Musika, apar festa, danborrada, sardina eta saiheski jatea, lehiaketak, herri bazkaria eta hainbat erakustaldi antolatu dituzte hiru egunetan, besteak beste.
Egitaraua
Ostirala, 28
- 19:00: Txupinazoa.
- 19:00: Pintxo potea.
- 22:00: karaokea.
- 23:00: Iker Rodriguez DJa.
Larunbata, 29
- 09:30: Futbitoa.
- 10:30: Futbitoa.
- 11:00: Familia jokoak.
- 12:00: Kantujira.
- 12:30: Apar festa.
- 15:30: Mus, tute txapleketak.
- 17:00: Haurrentzako askaria.
- 19:30: Danborrada.
- 21:00: sardina eta saiheski jatea.
- 23:00: Berbena.
Igandea, 30
- 10:00: Futbitoa helduentzat.
- 11:30: Toka.
- 11:30: Haurrentzako kate jolasa.
- 12:30: patat tortila txapelketa.
- 14:00: Herri bazkaria.
- 15:30: Bingoa.
- 17:00: Haurren funky eta zumba erakustaldiak.
- 18:00: Helduentzako zumba masterclassa.
- 20:00: Buruhandiak.
- 20:30: sari banaketa.
- 21:00: Jaien amaiera txupina.
