Igandean, sanferminen atariko krosa Antxon
Sanferminen atarian ohitura denez, Lore Txorta elkarteak herri krosa antolatu iganderako. Zazpi kilometroko bidea du. Izena emateko aukera zabalik dago.
Lore Txorta elkarteak 29.enez antolatuko du iganderako San Fermin Krosa. Helduen lasterketa 11:00etan hasiko da elkartearen paretik (Zumalakarregi kalean dago). Zazpi kilometroko bidea du, Antxoko zirkuitu urbanoari hainbat bira emanaz. Aldez aurretik izena emateko Herrikrosa plataformaren webgunea baliatu behar dute korrikalariek, larunbata arte (7 euroan). Igandean ere proba hasi aurretik eman daiteke izena, 09:00etatik 10:30era Gure Zumardian (10 euro).
Lasterketa bukatuta mokadutxoa jateko aukera izango dute korrikalariek, sari banaketaren ondoren zehazki. Garaikurrak emateko ekitaldia 12:30ean da, Gure Zumardian.
29. edizioa izanik, Antxoko jaien atariko herri lasterketa Gipuzkoako panoraman dagoen zaharrenetarikoa da.
Helduen lasterketaz gain, haurrenak ere badaude, hurrenkera honetan:
- 11:40an, Haur Mailakoen lasterketa, 1.100 metrokoa.
- 11:50an, Kimu Mailakoen lasterketa, 780 metrokoa.
- 12:00etan, Benjamin Mailako lasterketa, 550 metrokoa.