[Galeria] Erronkak nork irabaziko aritu dira sanpedrotarrak
San Pedron Bizi! desafioa egin dute barrutiko hiru auzoetako bizilagunen artean. Kanpotik bizitzera iritsitakoek ere beren talde propioa izan dute.
Florentzian calcio storico izeneko kirola dute. Hiriko lau auzotako taldeak nor baino nor aritzen dira, ea nork irabaziko. San Pedron gutxiago ez direnez, auzoen arteko erronkak egin dituzte gaur arratsaldean, hiru auzoetako herritarrek osatutako taldeetan: Torrekoak (gorriz jantzita), Salbiokoak (zuriz) eta Goikoak (urdinez). Laugarren taldea San Pedro jaio ez baina egun bizi direnek osatu dute. Azken horiek kamiseta berdea jantzi dute. Italiako hiriko kolore berberak erabili dituzte, baina indarkeriarik bat ere ez.
Frontoian hasi dira jokoekin, eta geldialdiak egin dituzte barrutiko hainbat txokotan. 21:00etan energia berreskuratzeko —eta gau luzeari aurre egiteko— afaria egingo dute. Irabazten dutenek ospatzeko, eta galtzen dutenek, ahazteko.
Hona arratsaldeko argazkiak: