[Galeria] Inauteriak? Ez, San Pedroko festak
Pasaiako barrutia urteko egunik handienean da. Inude eta artzainen desfilea egin dute gaur eguerdian, San Pedron gora eta behera. Arratsaldean, auzoen arteko desafioa.
San Pedroko festek gaur dute egun handia. Inauterien etorrera iragartzen dute beste tokietan. San pedron, ez. Eguerdian, inude eta artzainen desfilea egin dute Arraunlari kalean gora eta San Pedro kaletik behera. Ohiko ibilbidea zuzendu behar izan dute, anbulantzia batek barruko kaletik pasatu behar zuelako. Plazan bukatu du inude, artzain, alkate, idazkari eta gainerako pertsonaien segizioak. Arratsalderako, auzoen arteko desafioa prestatu dute.
Honakoak dira eguerdiko argazkiak.