Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

40 urte Yon Oñatibia gabe

1979ko ekainaren 30ean hil zen kultura munduari hainbeste eman zion oiartzuarra. Erbestea ezagutu zuen, eta 1963an bueltatu zen bere sorterrira.

yon oñatibia Oñatibiak euskara ikasteko metodoak sortu zituen, besteak beste.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/07/01

Atzo bete ziren 40 urte Yon Oñatibia oiartzuarra hil zela. Euskal kulturari ekarpen handia egin zion gazte-gaztetatik.

1911ko azaroaren 24an jaio zen, eta hamar senideen artean zaharrena izan zen. Musikak txikitatik erakarri zuen, batez ere txistuak, eta solfeoa ikasten hasi zen zortzi urterekin. Batxilergoa ikasteko Bergarara joan behar izan zuen, eta Zuzenbidea ikasten hasi zen Valladoliden. Zaragozan bukatu zituen ikasketak; hiri hartan, anaiekin batera, Eusko Ikasleak izeneko musika taldea sortu zuen.

1934an bueltatu zen Oiartzunera, eta batzokiaren ekitaldietan buru belarri murgildu zen, gerra hasi arte. Antzerki talde bat sortu zuen, eta Manuel Lekuonaren Eun dukat izan zen jokatu zuten antzezlanik ezagunena. 1935ean Donostia Saria eraman zuen.

Erbestera

1936ko Gerra hastearekin batera, Bidasoa gurutzatu behar izan zuen, Joxe anaiarekin batera. Parisen Eresoinka dantza talde eta abesbatza sustatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Hiru urte iraun zuen taldeak, eta arrakasta handia lortu zuen. 1941ean barku bat hartu zuen Bordelen eta Ameriketara joan zen, Dominikar Errepublikara lehendabizi eta Venezuelara, ondoren.

Caracasko kontserbatorioan izena eman zuen, eta hango Euskal Etxean dantza taldeak, txistularien banda eta euskara ikasteko taldeak sortu zituen. Argia. Euskaldunak euskeraz agerkaria bultzatu zuen 1946an, erbesteko lehenengoa euskaraz; hemezortzi zenbaki publikatu zituzten. 1940ko hamarkadaren bukaeran AEBetara joan zen, musika ikasketetan sakontzeko asmoz.

Euskal kultura sustatzeko, Euzkadi ikuskizuna sortu zuen, euskal musika eta dantza nahastuta. AEBetan arrakasta handia lortu zuen. 1956an, Jesus Galindez hilketaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko ordezkari izendatu zuten. 1963ra arte iraun zuen karguan, eta urte hartan bueltatu zen Oiartzunera.

Euskara bultzatzen

yon oñatibia27 urte herritik kanpo egon ondoren, euskararen egoerak kezkatu zuen. Horregatik, hizkuntza ikasteko materialaren dibulgazioari ekin zion, eta metodologia audio bidez eta egunkari bidez partekatu zuen.

Boise eta Reno unibertsitateekin elkarlanean aritu zen, Oñatin antolatutako ikastaroetan. Lan horren emaitza izan zen euskara estandarizatu bat sortzeko ahalegina, Euskaltzaindiak onartutako euskara batuarekin ez baitzegoen ados. Yon Oñatibia bera euskaltzaina zen, 1966tik.

Edili argitaletxea sortu zuen, honako publikazioekin: euskara ikasteko metodologia liburuak; haurrentzako ipuinak; solfeo metodoak; herri abesti bildumak… Oiartzunen Lartaun abesbatza sortu zuen, eta Usandizaga musika ekoiztetxea ere sortu zuen.

1979ko ekainaren 30ean auto istripua izan zuen, eta horren ondorioz hil zen. 1983an argitaratu ziren bere memoriak —Neke eta poz— eta hamar urte beranduago Sorbonako Unibertsitatean doktore izendatu zuten, euskararen analisi morfologikoagatik.

Hil baino hilabete batzuk lehenago, Euskerazaintza akademia sortu zuen beste hainbatekin, euskara batuarekin bat ez zetorrelako.

Oiartzunen kale bat du bere izenarekin, Done Eztebe eta Landetxe plazak lotzen dituena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.